Ortu ekologikoa balkoian sortzen irakatsiko dute Busturian
Lurzoruen Nazioarteko Urtearen barruan, ortu ekologikoa balkoian sortzeko tailer bi antolatu ditu Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Hain zuzen, egun bitan egiteko tailerra izango da; hala, domekan eta maiatzaren 24an bilduko...
11:00etatik 13:00etara elkartuko dira 16 urtetik gorako interesatuak, eta, ortua sortzeko, barazkiak eta landare osasungarriak erabiliko dituzte. Hor egiteko, Iñigo Bilbao Rekagorria eta Amaia Lizaso Izquierdoren laguntza edukiko dute.
Tailerren helburua «parte hartzaileek beraien balkoietan barazki zein landare osasungarriak era erraz eta praktikoan ekoiztu ahal izateko informazia jasotzea» dela esan dute Euskadiko Biodibertsitate Zentrokoek. Era berean, nekazaritzak eskaintzen dituen onurak ezagutaraztea ere badu helburu zentroak.
Hala, parte hartu nahi duenak izena eman beharko du zentroagaz harremanetan jarrita, 94-687 04 02 telefonora deituta edota info@torremadariaga.org helbidera mezua bidalita.