'Historias de Lavapies' filma aurkeztuko du Willy Toledok
Filmearen protagonista nagusia den Madrilgo aktore ezaguna Lekeition egongo da bariku gauean. Emanaldiko sarrerak salgai daude kultur etxeko harreranWilly Toledo aktore ezagunaren eskutik ailegatuko da Historias de Lavapies filma Lekeitiora. Barikuan, ...
Filmearen protagonista nagusia den Madrilgo aktore ezaguna Lekeition egongo da bariku gauean. Emanaldiko sarrerak salgai daude kultur etxeko harreran
Willy Toledo aktore ezagunaren eskutik ailegatuko da Historias de Lavapies filma Lekeitiora. Barikuan, 20:30ean, emango dute filma Ikusgarri aretoan, eta filmeko protagonista nagusiagaz hitz egiteko aukera egongo da ondoren.Lekeitioko Zinemazaleek Ikusgarri zine aretoa berreskuratu ondoren, mota edo genero guztietako filmak programatzea hartu zuten helburu, «ikusle desberdinen gustu ezberdinak asetzeko asmoz». Gainera, beti zine komertzialera jo beharrean, «kalitate handiko pelikula txikiak» ere ekartzen saiatzen dira. Asmo horregaz ekarri dute Ramon Luqueren zuzendaritzapean egindako, eta Guillermo Toledo protagonista nagusi duen, Historias de Lavapies filma.
«Zinegile eta zinezaleen artean sortzen den feed-back-aren emaitza interesgarria eta aberatsa izaten dela iruditzen zaigu», adierazi dute Zinemazaleen Elkartekoek. Hori dela eta gonbidatu dute bai eta ere aktore ezaguna Lekeitiora.
Sarrerak aldez aurretik
Filma ikusi nahi dutenek sarrerak erosteko bi aukera izango dituzte: kultur etxean erosi aldez aurretik, edo zine leihatilan bertan ordu bete lehenago. Dagoeneko saldu dira 120 sarrera, eta 30 baino ez dira gelditzen aurretiaz eskuratzeko. Sarrerak arratsaldez, 15:00etatik aurrera, eros daitezke kultur etxeko harreran. Hala ere, egunean bertan beste 130 sarrera ipiniko dira salgai leihatilan. Sarrerek 4 euro balio dute.