Gaztelugatxerako sarbidea itxita dago
Beste behin ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko San Juanerako sarbidea itxi beharra eduki du. Oraingoan, bidean lur-jausi bat izan da, eta Aldundiak jakitera eman duenez, hilabetez itxita egongo da, «bisitarien segurtasuna bermatu aldera». Bi...

Beste behin ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko San Juanerako sarbidea itxi beharra eduki du. Oraingoan, bidean lur-jausi bat izan da, eta Aldundiak jakitera eman duenez, hilabetez itxita egongo da, «bisitarien segurtasuna bermatu aldera». Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak asteon hasiko ditu sarbidea konpontzeko lanak. Hain zuzen ere, penintsula eta lehorra batzen dituen lekuan egingo dituzte lan horiek, «iaz sendotutako lekua baino metro batzuk gorago». Lurra egonkortuko dutela azaldu dute, eta sarbidea orain arte egon den modura utziko dute.