Mallukitza, historia luzea daukan errota
Muruetan dago Mallukitza, garai batean Maiuguruza izenagaz ezaguna zen errota. Eraikineko ateburuak 1796. urteari aipamen egiten dion arren, hamarkada batzuk arinago hasi ziren eraikitzen. Manuel Txirapozu busturiarrarena zen, eta San Mami zeramikak er...
Muruetan dago Mallukitza, garai batean Maiuguruza izenagaz ezaguna zen errota. Eraikineko ateburuak 1796. urteari aipamen egiten dion arren, hamarkada batzuk arinago hasi ziren eraikitzen. Manuel Txirapozu busturiarrarena zen, eta San Mami zeramikak erabili eta alokatu zuen. Gerora, jabeak dohaintzan eman zion alabari, Maria Dolores Txirapozuri. 1983an itxi zuten, garai batean hornitzen zuen ibilgua errekatxo bihurtu baitzen itsasadarra bideratzerakoan. Zutik dirau oraindik.