Artibai ibaiaren bueltan 100 dantzari batuko ditu Ondarroako IX. Barrak
Beste urtez batez, dantza kalera aterako dute Dantzartek elkarteko kideek. Etzi, Dantzaren Nazioarteko Eguna goi-goitik ospatuko dute Ondarroako IX. Barran; Artibai ibaiaren bueltan 100 bat dantzari batuko dira dantzaren inguruko ekimen berezian. «Arr...
Urtero legez, Ondarroako eta Lekeitioko dantzariak batuko ditu ekimenak. Horiez gain, Villasana de Menako (Burgos, Espainia) dantzariak ere eurekin batera egongo dira.
Koreografia bereziak
Txikiek zein nagusiek ordu erdiko saioak eskainiko dituzte, bakoitzak bere mailan.
Hasten lehenak txikiak izango dira. 12:30etik aurrera, orain arte ikasitakoa herritarrei erakusteko aukera izango dute. 13:10ak bueltan, ostera, nagusien txanda izango da. Hauek «dantza landuagoak» eskainiko dituzte.
Barra, 13:45ak inguruan amaituko da, baina dantza ikuskizunak ez du etenik izango. Dantzartekoek funky eta ballet ikuskizunak eskainiko dituzte Alamedan. «Koreografia bereziak antolatu ditugu domekarako, eta herritarrak horiek ikustera gonbidatu nahiko genituzke».