Ama Lur Bedialauneta, Olaia Zabalondo, Josu Unanue eta Maite Alvarez, gaur egindako prentsaurrekoan
Euskara eta euskal komunikabideak sustatzeko eta herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea helburu, Bermeoko Udalak eta
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkariaren 120 ale banatuko ditu doan herriko zenbait leku publikoetan.
Hitzan «herritarrek hurbileko informazioa euskaraz irakurtzeko aukera dutela», azaldu du Josu Unanue Bermeoko Udaleko euskara zinegotziak.
Udalak banatuko dituen 120 harpidetza horiek udal eraikinetan izango dira edozeinen eskura; liburutegian, Gizarte eta Kultura Etxean, Berh@zen, Musika Eskolan…. Era berean, aurton, fisioterapia eta medikuntza zentroetan, ileapaindegietan, aseguru etxeetan, zenbait tabernetan, Erroxape Emakumeen Elkartearen lokalean, akademietan, autoeskoletan eta gimnasioetan ere utziko dute
Hitza.
Itxaron gelak dituzten lekuak aukeratzen ditu Bermeoko Udalak egunkariak banatzeko, «herritarrek toki horietan irakurtzeko ohitura izaten dutelako, eta horietan euskarazko hurbileko informazioa irakurtzeko aukera ematea oso positiboa dela uste dutelako».
Atzo emandako prentsaurrekoan gogorarazi dutenez, 2014. urtean udalaren eta
Hitzaren hitzarmenaren bidez egunkaria doan jaso zutenen artean 14 harpidedun ordaintzaile lortu dira, «
Hitzaren garrantziaz jabetuta», diote. Honakoak dira: Izokin, Erreten, Akelarre, Zokoa, Izaro eta Kiroldegiko tabernak; Bilbao aseguruak; Amaia eta Bermeo podoklinikak; Yoli, Kix-kix, Karmele eta Isabel ileapaindegiak eta Lorea Agirre hortz klinika.
Maite Alvarez Euskara teknikariak azaldutakoaren arabera, «oso positiboa da establezimendu bakoitza harpidedun ordaintzaile bihurtzea. Modu horretan, Bermeoko Udalak aukera du beste leku batzuetara
Hitza zabaltzeko». Era berean, euskararen normalizazioaren lanean jarraitzeko mota honetako ekimenak «beharrezkoak» direla aipatu du Unanuek.
Hitza egunkariko Bermeoko kazetari Olaia Zabalondok, bestalde, produktua zabaltzen laguntzeagatik eskerrak eman dizkio udalari, «herritar gehiagorengana iristeko modua baita». Bestalde,
Busturialdeko Hitzak aurton hamar urte betetzen dituela gogorarazi du.
2015 ekitaldiko Bermeoko Udalaren harpidetzak:
-IES Arozena-Barrueta Tar Benito BHI |
7
|
-Sagrado Corazon ikastetxea |
7
|
-Luis Eleizalde ikastola |
7
|
-San Frantzisko ikastetxea |
7
|
– Bermeoko haurreskola |
3
|
– Bermeoko Nautika eta arrantza lanbide heziketako ikastegia |
3
|
– Hasierako lanbide prestakuntzako ikastegia |
3
|
– CEPA Bermeo- Helduen heziketa. |
6
|
– Hizkuntza eskola ofiziala. |
6
|
– Berbalagun |
6
|
– Bermeoko AEK |
6
|
– Gotzon Garitaonaindia euskaltegia |
6
|
– Akademiak (7) |
14
|
– Ingeles ikastegiak (4) |
8
|
-Liburutegia |
10
|
-Kultura Etxea |
6
|
-Berhaz |
5
|
-Goup |
3
|
-Zaharren Egoitza |
3
|
-Musika Eskola |
4
|