Ajangizko pilotalekua
Domekan, 11:30ean hasiko da lehenengo partida. Lehenengo, benjamin eta kimu mailetako pelotariak lehiatuko dira. Gero, lehen mailako afizionatuetan Errandonea- Martinez eta Elordi-Erostarbe bikoteen arteko norgehiagoka izango da.
Aurtengoa, txapelketa antolatzen duten hirugarren urtea da. Hiru astez jarraian lehiatuko dira Euskal Herri osotik etorritako pilotariak. Finala maiatzaren 10ean izango da.
Partidak domeketan jokatuko dituzte. Lehenengo, Arkupe eta Lea esku pilota eskoletako ikasleak arituko dira nor baino nor. Horien ostean, lehen mailako afizionatuen txanda izango da. Hortaz, punta puntako pilotariak ikusteko aukera ederra eskaintzen du txapelketak; laster profesionalak izango diren pilotariak baitira.
Ajangizko pilotalekuan arituko direnak gaur egun Mallabian jokatzen ari den Biharko Izarrak txapelketako partaideetako batzuk dira. Txapelketa hori da gaur egun lehen mailako afizionatuen artean jokatzen den garrantzitsuena. Antolatzaileen berbetan, “lehen mailako pilota ikusteko eta berataz gozatzeko aukera paregabea izango dugu Ajangizen”.
APIRILAK 26:
- Benjaminak: Aimar vs Endika
- Benjaminak: Uribarri-Arrizabala vs Ekain-Inhar
- Kimuak: Gallastegi-Enbeita vs Ioritz-Aimar
- Lehen mailako afizionatuak: Errandonea-Martinez vs Elordi-Erostarbe
MAIATZAK 3:
- Benjaminak: Lopez vs Salegi
- Benjaminak: Kareaga-Kareaga vs Oier-Aimar
- Kimuak: Jaio-Bernaola vs Peio-Koldo
- Lehen mailako afizionatuak: Larrañaga-Imaz vs Etxebarria-Erasun