Goiko Plazako Kabidxen jarri dute hitzordua 19:00etan. Bermeoko Gazte Mahaiaren bigarren batzarrean Bermeok Gaztetxe baten edo herriko gazteak batzeko leku edo espazio ezberdinen beharrizanen inguruan eztabaidatuko dute. Jakinarazi dutenez, Bermeoko Udaleko zinegotziak eta teknikariak ere izango dira biharko batzarrean.
14 eta 35 urte bitarteko gazte bermeotarrek parte hartu ahal dute Gazte Mahaian. Martxoaren 27an egin zuten lehenengo batzarra eta 25 gazte batu ziren. Batzar horretan gazte diagnostikoan ateratako ondorioen hausnarketa laburra egingo zuten, eta mahaiaren funtzionamendua eta lan-ildoak zehaztu zituzten. Ondoren, bertaratutakoek proposamenen eta beharrizanen zerrenda bat egin zuten, eta honako bostak lehenetsi zituzten:
- Antzinako Jose Done ikastetxeko skate park-aren konponketa eta mantenua.
- Antzinako Jose Done ikastetxea, Kabidxe…Gaztetxearen beharrizana. Eremu bakoitzaren funtzioak zehaztea.
- Kultura (musika, antzerkia…)
- Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillaren egoera
- Harremanak: gazteen artekoak, beste herrietako gazteekaz, elkarte ezberdinen artekoak eta udala eta herriko gazteen artean.