Pozik daude Ibarruriko auto klasikoen topaketaren antolatzaileak, eta dagoeneko 2016koari begira daude. Zapatuan 60 auto baino gehiago batu zituzten, eta, denen artean, giro oso polita sortu zutela azaldu dute. Goizeko txangoan Lekeitioraino joateko de...
Pozik daude Ibarruriko auto klasikoen topaketaren antolatzaileak, eta dagoeneko 2016koari begira daude. Zapatuan 60 auto baino gehiago batu zituzten, eta, denen artean, giro oso polita sortu zutela azaldu dute. Goizeko txangoan Lekeitioraino joateko denborarik ez zuten izan; hala ere, Nabarnizera igo, handik Ereñora, eta hondartzetatik buelta egin zuten. Muxikara bidean, baina, atseden hartu zuten Gautegiz Arteagan, eta, han, moto klasikoekin bat egin zuten autoek. Arteagarrak ere bisitagaz pozik geratu zirela esan dute. Ibarrurira helduta, herri bazkaria egin zuten frontoian; aurten, 80 lagun inguru batu dira mahaiaren bueltan.