Liburuaren Egunaren harira, hamaika ekimen
Urtero legez, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, eta hainbat izango dira horren harira bertoko herrietan egingo dituzten ekimenak; besteak beste, Bermeon, Busturian, Ean, Foruan, Gernika-Lumon, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan anto...
Zenbait herritan bihar bertan ospatuko dute Liburuaren Nazioarteko Eguna. Hala, Bermeoko liburutegiko erabiltzaileek liburuak jasoko dituzte opari liburutegian, eta Markina-Xemein- go liburutegiak, bestalde, krabelinak banatuko dizkie gaurkoan bertaratzen direnei. Foruko eta Busturiko liburutegiek ere liburuekin eta ipuinekin lotutako ekimenak egingo dituzte bihar.
Bestalde, bihartik hasita eta ekainaren 30era bitartean, bai Gernika-Lumon zein Ondarroan, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina abiaraziko dute, besteren artean.
Liburuaren Egunaren harira, bestalde, irakurleen txoko bereziak prestatu dituzte Ondarroan eta Markina-Xemeinen. Mutrikun, berriz, Ines Bengoak zuzendutako ipuin kontaketa tailerra egingo dute hilaren 29an.