Orioko Iñaki Olidenek lortu ditu Etxebarriko idi-probetako mantak
Oriora joan dira aurten Etxebarriko mantak. Iñaki Olidenen idi pareak 45 untza justu egin zituen azken egunean, eta 62. Sari Handiko garaipena beretzat izan zen. Bigarren postua ere Olidenen animalientzat izan da aurten. Bi idi buztarri aurkeztu zitue...
Azken eguna erabakiorra izan zen. Hirugarren postua ere egun horretan erabaki zen. Zaldibiko Gaztelu Iturgintza proben azken egunean atera zen Etxebarriko probalekura eta 43 untza egitea lortu zuen, Mungiako Ekometek baino bat gehiago. Ianire Alegria eta Taberna Goietaren animaliak ere azken egunean atera ziren plazara ikuskizun handia eskainiz. Bosgarren eta seigarren postua bere egin zituzten.
Aurten ere, jende asko bildu dute Etxebarriko idi probek. Azken egunean, batez ere, harmailak probazalez bete ziren mantaren irabazlea jakiteko.