Intxausti bigarren eta Bilbao laugarren Gaztela eta Leonen
Gaztela eta Leongo itzulia (Espainia) Pierre Rolland txirrindulariak irabazi du, eta haregaz batera Beñat Intxaustik eta Igor Antonek osatu dute podiuma. Peio Bilbaok ere lasterketa bikaina egin du, laugarren amaitu eta lehenengo etapa irabazita.Sailk...
Sailkapen orokorrean, liderrarengandik 12 segundora geratu da Intxausti. Bilbao, ostera, lehenengoarengandik 47 segundora gelditu da, eta 90. amaitu du Haritz Orbek.
Barikuko etapa, 3 ordu, 35 minutu eta 19 segundotan amaitu zuen Bilbaok. Denbora berean sartu zen Intxausti, hamahirugarren. Eta minutu bat eta 22 segundora sartu zen Orbe, 87. lekuan.
Zapatuan, bigarren etapan, zazpigarren amaitu zuen Bilbaok; Intxaustik hamazortzigarren eta Orbek 77. postuan.
Domekako azken etapa Pierre Rollandek irabazi zuen, eta haren atzetik, hamabi segundoko aldeagaz sartu zen Intxausti helmugara. Bilbaok, berriz, Rolland baino 47 segundo gehiago behar izan zituen hirugarren etapa amaitzeko.