Zetazeoak ikusteko denboraldia martxan dago
Bermeoko portutik abiatzen dira irteerak itsasontziz, eta bi mota daude aukeran. Hidrofono bati esker, itsasoaren eta itsas animalien soinuak entzun daitezkeEuskadiko Biodibertsitate Zentroak Zetazeoak 10etan kanpaina berria abiarazi du. Eusko Jaurlari...
Bermeoko portutik abiatzen dira irteerak itsasontziz, eta bi mota daude aukeran. Hidrofono bati esker, itsasoaren eta itsas animalien soinuak entzun daitezke
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Zetazeoak 10etan kanpaina berria abiarazi du. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzarako zuzendari Amaia Barredoren esanetan, «ekimen horren bitartez, ugaztun espezie horien kontserbazioak duen garrantziaz jabetu gura da, euskal kostaldetik hurbil dabiltzan zetazeoak bertatik bertara ikuskatuz».Denboraldiko lehenengo irteera zapatuan egin zuten. Parte hartu zutenek «zorte ona» izan zuten, eta hainbat izurde ikusteko aukera eduki zuten.
Bermeoko portutik abiatuta, Hegaluze ontzian egingo dira irteerak. Ibilbide gidatu horietan, AMBAR elkarteak euskal kostaldeko itsas faunak eskaintzen duen aberastasuna azalduko du, eta bertaratutakoek itsasoaren eta itsas animalien soinuak entzun ahalko dituzte hidrofono bati esker.
Bi motatako irteerak
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak bi motatako irteerak eskaintzen ditu. Zetazeoak 10etan irteera lau ordukoa da, 10:00etatik 14:00etara artekoa. Zetazeoak 10etan PRO irteera «espezializatuagoa» da; sei ordukoa da, 09:00etatik 15:00etara arte.
2015eko irteerak hilabetez hilabete iragarriko dituzte, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik Madariaga Dorretxera deituta izena ematea. 7 urtetik gorakoek parte har dezakete.