140 txirrindularitik gora izan dira. Argazkia: Bermeoko Udala
Domekan egin zuten Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatzen duten Bizikleta Eguna. Aurtengoa, ekimen horren laugarren urtea izan da eta antolatzaileak “oso pozik” daude parte hartzearekin. Izan ere, inoiz baino txirrindulari gehiago animatu dira parte hartzera. Umeak izan ziren goizeko lehenengo protagonistak, 70 inguru izan ziren ginkanan parte hartzera animatu zirenak. Ondoren, umeak zein nagusiak txirrinduak hartu eta pedalei eragiteko tartea izan zuten. Herriko kaleak zeharkatu zituzten, 7,5 kilometroko ibilbidea eginez. 140 txirrindularitik gora egin zuten IV. Bizikleta Eguneko ibilbidea. Aurten izan den parte hartzea kontuan izanik, datorren urtera begira, “data berdina mantentzeko” ahalegina egingo dutela azaldu dute antolatzaileek.
140 txirrindularitik gora izan dira. Argazkia: Bermeoko Udala
140 txirrindularitik gora izan dira. Argazkia: Bermeoko Udala
140 txirrindularitik gora izan dira. Argazkia: Bermeoko Udala
140 txirrindularitik gora izan dira. Argazkia: Bermeoko Udala
140 txirrindularitik gora izan dira. Argazkia: Bermeoko Udala
140 txirrindularitik gora izan dira. Argazkia: Bermeoko Udala
140 txirrindularitik gora izan ziren, iaz. Argazkia: Bermeoko Udala
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.