Busturialdeko EAJren alkategaiak barikuko ekitaldian. Argazkia: EAJ
EAJk joan den barikuan aurkeztu zituen Bermeoko Kasinoko aretoan maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan eskualderako proposatuko dituen alkategaiak. “Busturialdea eta bakoitza bere udalerria hazi arazteko” konpromisoa hartzen dute Busturialdeko hautagaiak diren sei emakumeak eta hamalau gizonak: Ismael Oar-Arteta (Ajangiz), Josu Sabin Olano (Arratzu), Aitor Aretxaga (Busturia), Koldo Latxiondo (Ea), Jesús Ma Olagibel (Elantxobe), Joseba Zarragoikoetxea (Ereño), Mikel Madariaga (Errigoiti), Jane Eyre Urkieta (Forua), Juan Félix Naberan (Gautegiz-Arteaga), Guruzne Solabarrieta (Ibarrangelu), Ibon Legarza (Kortezubi), Joseba Mallea (Mendata), Mª Teresa Artetxe (Morga), Aitor Egurrola (Mundaka), Iratxe Lamikiz (Murueta), Aitziber Ansotegi (Muxika), Jaione Oar (Nabarniz), Pedro Sainz Vizcaya (Sukarrieta), María Uribe (Gernika-Lumo; bigarren izango da Jose María Gorroño lehen tokian eramango duen Euzko Abertzaleak/ Euzko Alderdi Jeltzalea koalizioan) eta Aritz Abaroa (Bermeo). Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteagaz eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiagaz batera aurkeztu ziren jendeaurrean.
Busturialdeko taldean esperientzia eta gaztetasuna uztartzen direla aipatu zuten. Busturialdeko EAJren hautagaiek beren udalerrietatik lan egingo dute eskualde “oparoa” eraikitzeko asmoz. Hala, besteren artean, “suspertze ekonomikoaren motorea bide onetik eroateko beharra” aldarrikatu zuten bariku iluntzean egindako ekitaldia.