Emakume pilotari profesionalen lana ikusgai egongo da Barandiaranen
XX. mendean munduko kantxarik garrantzitsuenetan ibili ziren emakumeak omendu nahi ditu Lekeitioko Udalak. Erakusketa zabalik egongo da gaurtik apirilaren 12ra bitarteanGaur hasi eta apirilaren 12ra arte Emakumea eta Euskal Pilota erakusketa egongo da ...
XX. mendean munduko kantxarik garrantzitsuenetan ibili ziren emakumeak omendu nahi ditu Lekeitioko Udalak. Erakusketa zabalik egongo da gaurtik apirilaren 12ra bitartean
Gaur hasi eta apirilaren 12ra arte Emakumea eta Euskal Pilota erakusketa egongo da ikusgai Barandiaran Aretoan. Modu horretan, Lekeitioko Udalak, XX. mendean munduko kantxarik garrantzitsuenetan ibili ziren emakumeak omendu nahi ditu.Bost atal ditu erakusketak, Sakea, Tanteoa, Kantxa, Kontrakantxa eta Hemen eta orain, eta XX. mendean munduko kantxetan erraketistek izan zuten presentziaren berri ematen du. Horretarako, lekukotzak, erraketisten jantziak eta Mercedes de Miguel diseinatzailearen zirriborroak, argazkiak, kontratuak eta prentsako artikuluak batzen ditu, besteak beste.
Ikus-entzunezkoa eta orain arte erraketisten gainean berreskuratu den informazioa egongo da eskura. «Euskal pilotaren alorrean emakumeek mundu osoan izan duten zereginari buruzko ikerketa-lan interesgarria da erakusketa hau», adierazi dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak ekoiztutako erakusketa, goiz eta arratsaldez zabalduko dute. Zapatu eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; lan egunetan, berriz, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara.
Arrakasta handia
XX. mendearen lehen hamarkadan zabaldu ziren frontoi asko erraketa jokoan aritzeko diseinatuta zeuden. Bilboko Euzkal Jain eta Donostiako Groseko frontoian aritu ziren erraketistak. Amerikan, erraketa jokoak ikaragarrizko arrakasta izan zuen, milaka jarraitzaile izan zituen, esaterako, Kubako Habana Madrid edo Mexikoko Metropolitano frontoietan.