Basterretxearen eskutik Bermeo bisita daiteke
Bermeo da Nestor Basterretxea artistaren artelan gehien hartzen dituen herria. Hala, Bermeoko Udalaren ustez, ezinbestekoa da herritarrei zein bisitariei horren berri ematea. Horretarako, eskuorri bat argitaratu berri du. Eskuorri horrek Bermeo Nestor ...
Bermeo da Nestor Basterretxea artistaren artelan gehien hartzen dituen herria. Hala, Bermeoko Udalaren ustez, ezinbestekoa da herritarrei zein bisitariei horren berri ematea. Horretarako, eskuorri bat argitaratu berri du. Eskuorri horrek Bermeo Nestor Basterretxearen eskutik bisitatzea ahalbidetzen du. Izan ere, bere lanak bisitatzeko aukera ematen duen ibilbide bat jasotzen du. Horretan, artista bermeotarraren artelanei buruzko eta horiek kokatuta dauden lekuei buruzko informazioa ematen da. Eskuorriak dohainik eskuratu daitezke Bermeoko Turismo Bulegoan.