Astrako gordelekua bisitarientzat zabalduko du Turismo Bulegoak
Astrako babeslekua bisitatzeko aukera emango du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Aste Santuko oporretan. Bisitariek duten eskaintzen artean beste bat izango da aurten babeslekua ikustearena. Gogoratu dutenez, Gernika bonbardatu ostean suntsitu barik ger...
Gaurtik domekara bitartean zabalik egongo da, gura duenak ikus dezan, eta sarrera doakoa izan dela azaldu dute turismo bulegoko arduradunek. Berau bisitatu gura duenak, baina, honako ordutegian egin beharko du: 10:00etatik 18:30era.
Babeslekua ez ezik, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia ikusteko aukera ere izango dute herritar zein bisitariek. Pilotalekua, dena dela, astelehenean bakarrik apirilaren 6an zabalduko dute bisitarientzat, 11:00etatik 13:00etara.
‘Pintxo bonoa’
Urtero legez, turistei zuzendutako eskaintza zabala du Turismo Bulegoak Aste Santurako. Gernika-Lumon bisita gidatuak egiteko aukera emango du.
Halaber, pintxo bonoa eskainiko du, beste behin. Turismo bulegoan eskuratu daiteke, 8,80 euro ordainduta. Bono bategaz 8 pintxo jan daitezke herriko hamazazpi tabernatan.