150 lagunek egin dute Markina-Xemeingo Ibilaldi Neurtua
Euriagaz hasi eta eguzki ederragaz amaitu zuten ibilbidea mendizaleek. 107 ibiltarik egin zuten 27 kilometroko ibilbide luzea, eta 49k 10 kilometroko laburraZirimiriagaz hasi eta eguzkiagaz amaitu zuten ibilbidea Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale T...
Euriagaz hasi eta eguzki ederragaz amaitu zuten ibilbidea mendizaleek. 107 ibiltarik egin zuten 27 kilometroko ibilbide luzea, eta 49k 10 kilometroko laburra
Zirimiriagaz hasi eta eguzkiagaz amaitu zuten ibilbidea Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak antolatutako ibilaldi neurtuan parte hartu zuten 150 mendizalek. Behe lainoa eta basa aurkitu zuten bidean, eta txirristada eta erorketa batzuk egon ziren arren, gustura ibili ziren Markina-Xemein eta Etxebarria inguruak ezagutzen.07:30ean irten zuten Markina-Xemeindik 107 ibiltarik, 27 kilometroko ibilaldi luzea egiteko. Urko jaisten estututa ere ibili ziren batzuk, baina, gero, martxa onean ailegatu ziren Artibai Mendigoizale taldeak Plazabarripean ipini zuen irteera eta helmuga mahaira.
Bide beretik
Ixuan egin zuten bat ibilbide luzeko partaideek laburrekoekin. Izan ere, Markina-Xemeindik Ixuara autobusez eta autoz joan ziren parte hartzaileak, eta bertatik ekin zioten ibilbideari. 43 mendizalek egin zuten 10 kilometroko tartea.
Behe lainoa zegoela eta, lehenengo orduetan ezin izen zuten ibiltariek paisaiagaz gozatu, baina, 11:00k aldera, ostarteak zabaldu eta eguzkia atera zen askoren pozerako; txaloz hartu zuten eguraldiaren hobekuntza.
Ixuatik Ibergun pareko hornidura gunera basa aurkitu bazuten ere, Barinagatik Markina-Xemeinera are gehiago. Hala ere, azkenengo kilometroak indarberrituta egin zituzten atseden guneko mokadutxoei esker.
Helmugako kontrolean denborak idatzita, oroigarri bat ere eduki zuten parte hartzaileek.