Morga
Herriko bigarren mailako baliabide hidraulikoak egokituko ditu Morgako Udalak. Matxurak eta ur-emari falta saihestu gura ditu udalak. Horretarako, hondatuta dauden materiala eta azpiegiturak berrituko ditu.
Ur saneamendu sareraen egoeraren azterketa egin du udalak, eta, horren arabera, egin beharreko konponketak definitu ditu. Besteak beste, Poli jatetxearen atzekaldeko ur-hartunea egokituko du; baita Morgakoene eta Meakako biltegiak ere. Lan horiek egiteko, 49.000 euroko inbertsioa aurreikusi du Morgako Udalak.