Bakearen Museoa
Gerra baten ostean kultur ondarea hartu ohi da gidaritzat berreraikuntza lanak egiteko. Bi helburu ditu horrek: batetik, gerrak suntsitu duena konpontzea, eta, bestetik, gizartea berreraikitzean mantendu nahi den iraganeko funtsezko leku, une, estilo eta balio multzo bat hautatzea. Bi prozesuok zer berreraiki nahi den hautatzea eskatzen dute; hori dela eta, historiaren aurkezpen selektiboa egin daiteke.
Gernika-Lumoko Bakeraen museoak aldi baterako erakusketa berria hartuko du apirilaren 1etik aurrera:
Ondareraen berreraikuntza gerraondoan: Regiones Devastadas Gernikan. Erakusketa horren helburua arestian aipatutakoa ilustratzea da, eta erakustea gatazka beliko baten ondorengo kultura-ondarearen berreraikuntza hirien eta monumentuen lehengoratze hutsetik askoz harago doala.