Bermeoko EH Bilduren udal hauteskundeetarako hautagaiak
Bermeoko EH Bilduk udalerako hautagaiak aurkeztu zituen domekan. Idurre Bideguren alkategaiak aurkeztu zuen beragaz lanean ariko den lantaldea. Hautagaiak “herrigintzari lotutakoak, euskaltzaleak, abertzaleak, ezkertiarrak, independentistak, giza eskubideak defendatzen dituztenak eta aldaketa soziala eta ekonomikoa gura duten bermeotarrak” direla nabarmendu zuen Bidegurenek. Mugimendu sozialetan inplikatuta dauden pertsonak direla esan zuen, “ikuspegi eraldatzailea dutenak eta Bermeoren eta bermeotarren beharrizanei erantzuteko gogor lan egingo dutenak”.
Genero ikuspuntuari “garrantzia” eman gura izan diote. Hala, Bermeoko EH Bilduko zerrendako lehenengo hamarren artean sei emakumeak dira, “emakumearen presentzia politikan beharrezkoa” dela iritzita. Honakoa da aurkeztu duten hautagaien zerrenda:
1. Idurre Bideguren
2. Benito Ibarrolaza
3. Irune Ormaetxea
4. Naia Bilbao
5. Juan Karlos Agirre
6. Amaia Elorza
7. Aingeru Astui
8. Josune Barturen
9. Asier Larrauri
10. Agurtxu Artetxebarria
11. Arantza Ormaza
12. Bitor Uriarte
13. Ana Tere Bengoetxea
14. Zigor Uriondo
15. Rebeka Imatz
16. Paulino Yerga
17. Rosi Iturraspe
18. Jon Astarloa
19. Maite Ugarte
20. Anabel Alegria
EH Bilgunea zabalik
Bestalde, Bermeoko EH Bilduk EH Bilgunearen inaugurazioa egin zuen domekan bertan. Herritarrengandik eta mugimendu sozialengandik gertuago egoteko ireki du espazio hori Lameran EH Bilduk. 10:00etatik 13:30eara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik EH Bilgunea. Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak ere bertan jaso daitezkeela azaldu dute.