Buruko osasun arazoak dituztenentzako eguneko zentroa
Buruko osasunerako eguneko zentroak Gernika-Lumoko anbulatorioan izango du bere egoitza, gaurtik hasita. Psikiatriako kontsultak, emaginaren gela eta errehabilitaziorako gela hartuko ditu eguneko zentroak, zerbitzu horiek orain Gernika-Lumoko ospitalean ematen dituztelako.
Orain arte, Bermeoko ospitale psikiatrikoak hartu izan du buruko gaitzak dituztenentzako eguneko zentroa.
Aisialdirako eta elkarrekintzarako gela bat, sukaldea eta kontsulta gelak izango dituzte, besteak beste, Gernika-Lumoko anbulatorioko instalazio berriek. Gainera, eguneko zentroa hartzeaz gain, Gernika-Lumoko anbulatorioan TAK taldeak (Tratamendu Asertibo Komunitarioa) baliabide profesionalak bikoizteko aukera izango du. Hain zuzen, zailtasun handiagoak dituzten pertsonei etxean arreta ematez arduratzen da TAK taldea. 2014an 30 paziente artatzen zituen talde horrek, egunean; 2015ean, aldiz, 70 pazienteri arreta emateko moduan izango dira. Gainera, zerbitzua Gernika-Lumoko instalazioetan zentralizatuta egoteak bi azpitalde antolatzeko aukera ematen du (TAK1 eta TAK2), arlo espezifikoei arreta emateko, desplazamenduetarako behar duten denbora optimizatuz.