Arrolapekoak Urnietako proban
Asteburuan Urnietan jokatu zen Euskal Herriko Txapelketan emaitza onak lortu zituen Arrolapek. Sestaoko Alpino-Grafsestao taldearen atzetik, bigarren postua lortu zuen, taldekako sailkapenean.
Banakako proban, euskal selekzioko kide Arkaitz Egea izan zen garaile. Hala ere, Arrolapekoek ere lan ederra egin zuten. Sailkapen orokorrean 26. postua lortu zuen Tedy Garzonek, eta beteranoen kategorian bigarren egin zuen. 02.05.32ko denborarekin amaitu zuen proba. Promesen artean, berriz, bigarren sailkatu zen Joanes Goitisolo. 02.07.35ko denbora eginda, 29. postuan kokatu zen sailkapen orokorrean.