Euskotrenen trena
Zerbitzua etetearen arrazoia Bermeo lineako Muxika-Zugaztieta tartean trenbidea berriztatzeko lanak egingo dituztela. Hori dela eta, martxoaren 30etik apirilaren 8ra bitartean Zornotza-Muxika arteko tarterako autobusak prestatu ditu Euskotrenek. Muxika eta Bermeo artean zerbitzua bermatuta egongo da.
Bilbo-Bermeo arteko eguneko zerbitzuaren erabiltzaileek Zornotzako geralekuan hartu beharko dute autobusa, eta Barik txartela duten bidaiariek Zornotzako geralekuan itxi beharko dute bidaia. Zugastietako bidaiariek jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute.
Gaueko zerbitzuari dagokionez, Bilbo-Bermeo tarteko bidaiariek ere Zornotzako geltokian hartu beharko dute autobusa, eta Zornotzako geralekuko, Zugastietako eta Muxikako bidaiariek jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute. Kasu honetan ere, Barik txartela duten bidaiariek Zornotzako geralekuan itxi beharko dute bidaia.
Bermeo-Bilbo trenetako bidaiariek Lurgorrin hartu beharko dute autobusa, Zornotzaraino joateko, eta Lurgorriko, Muxikako eta Zugastietako bidaiariek Zornotzako geralekura eramango dituen autobusa hartuko dute. Barik txartela erabiltzen dutenek bidaia jomugako geltokian itxi behar dute.
Bermeo-Zornotza gaueko trenetako bidaiariek trenetik jaitsi eta autobusa hartuko dute Lurgorriko geltokiaren ondoan eta Zornotzako geltokira eramango ditu. Lurgorriko, Muxikako eta Zugastietako bidaiariek Zornotzara eramango dituen autobusa hartuko dute. Barik txartela erabiltzen dutenek bidaia Lurgorriko geltokian itxi behar dute.
Autobusetara ezin izango da sartu bizikletekin edo surf taulekin. Bestetik, Euskotrenek mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik egun horietan egongo diren garraio beharrak hautematea. Hori dela eta, interesatuta daudenek zerbitzua aurretik erreserbatu beharko dute, honako telefono zenbaki honetara deituz: 94 401 98 00.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean
www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean.