Buruko osasun arazoak dituztenentzako eguneko zentroa
Buruko osasun arazoak dituzten pertsonenganako arreta hobetuko du Osakidetzak, gaixo horiei zuznedutako eguneko zentroa Gernika-Lumoko anbulatorioa lekualdatuz. Bihar hasiko dira zerbitzua Gernikan ematen, eta Bermeoko psikiatrikoan baino gaixo gehiago artatu ahal izango dituzte. Eguneko ospitalak eta Tratamendu Asertibo Komunitarioko taldeak izango dute lekua Gernikako anbulatorioan.
Gaur goizean izan da Osakidetzako Zuzendari Orokor Jon Etxeberria instalazioak ikusten. Jakitera eman dutenez, bihartik aurrera, Gernikako anbulatorioko gune horretan arreta jasoko duten pazienteen kopurua handitu egingo da. 30 paziente hartzeko ahalmena zuen Bermeoko ospitale psikiatrikoan zegoen eguneko zentroak. Orain, berriz, 70 paziente artatu ahal izango dituzte. TAK taldeak ere etxez etxeko zerbitzua handitu ahal izango du.