Herritarrak atzo Sareginek deitutako elkarretaratzean
Sareginek Bermeoko Feministen Sareak deituta, joan den astean Bermeon gertatutako emakume baten kontrako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo. Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak ere bat egin zuen elkarretaratzearekin, eta horiekin batera hainbat herritarrek.
Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lelopean 100 lagun inguruk egin zuten protesta Lamerako harrizko bankuan. Joan den astean Bermeon gertatu zen moduko eraso sexisten aurrean, “kalera atera behar dela” esan zuten Sareginek. Bestalde, Bermeoko Udalak gai horiek “behar diren moduan lantzeko” teknikari bat beharko lukeela uste dute.
Azalpenak emateko tartea hartu zuten Sareginek