Ondarroak doako bisita ornitologikoak eskainiko ditu apirilean eta maiatzean
Bisitak apirilaren 4an, 18an eta maiatzaren 16an izango dira, eta adin guztietako herritarrei zuzenduta daude. Interesatuek turismo bulegoan izena eman beharko dute bisita gehiago egitekoOndarroa Birding Alleri izenburupean, Ondarroako turismo bulegoak...
Bisitak apirilaren 4an, 18an eta maiatzaren 16an izango dira, eta adin guztietako herritarrei zuzenduta daude. Interesatuek turismo bulegoan izena eman beharko dute bisita gehiago egiteko
Ondarroa Birding Alleri izenburupean, Ondarroako turismo bulegoak bisita ornitologikoak egingo ditu apirilean eta maiatzean. Lehenengo irteera datorren asteko zapatuan izango da.Guztira, turismo ornitologikoa egiteko hiru irteera antolatu ditu turismo bulegoak: apirilaren 4an eta 18an eta maiatzaren 16an. Apirilaren 4an gazteleraz izango da bisita, eta hilaren 18an eta maiatzaren 16an euskaraz.
Parte hartzaileak turismo bulegotik aterako dira, 10:30ean. Bisitak Debanaturako Diego Mendoza hegazti adituak gidatuko ditu, eta ibilbidea «erraza» izango dela aurreratu dute; Alleri inguruan ibiliko dira irteeran parte hartuko duten bisitariak.
Bisita gehiago
Bisita hegaztiak behatzeko denez, ekintzan parte hartuko dutenei prismatikoak eramateko gomendioa egin die turismo bulegoak. Baina hor ez da amaitzen turismo bulegoaren eskaintza. Izan ere, bisita gehiago nahi izanez gero, posible dela aurreratu dute. Horretarako, baina, interesatuek turismo bulegoan (Erribera, 9) erreserba egin beharko dute: (94-683 19 51).
Irteera horiei esker, inguruan dauden eta agerian ez dauden altxorrak ikusi ahalko dituzte herritarrek, Alleriko paduran dauden hegazti espezie bereziak, esate baterako.