Oihalak josi dituzte lekeitiarrek Saretze Egunean
Beterik dauzkaten oihalak erakutsi eta tutoreek euren oihalak jostunekin betetzeko bilgune izan zen joan den domekan Merkatu Plaza. Izan ere, ekainaren 21ean hiriburuetan osatuko dituzten hautestontzi erraldoiak egiteko prestatzen dabiltza Lekeition, e...
Erantzun ona izan zuen Lekeitioko Gure Esku lantaldeak antolatutako hitzorduak. Hiru orduz luzatu zen lana. 11:30ean hasi eta 14:30era arte egon ziren ume, gazte eta helduak, buru-belarri, oihalak margotzen eta josten. «Jende ugari bildu zen eta mezu eta irudi ugari ikusi ziren», azaldu du Goio Urkiaga lantaldeko kideak.
Era guztietako mezuak
Arte lan ederrak egin, eta mezuekin bete zituzten oihalak. Mezuen bidez, besteak beste, «Gure familiak mantelez aldatzeagaz gain erabaki gehiago hartu nahi ditu», «Gure Esku Dago herri libre batian danak etxian» edo «Hizkuntzaz, kulturaz gurdia jantzi. Gure Nazioaren bidea eraiki» esan dute lekeitiarrek.