
2015ean lortu gura dituzten helburuen berri eman zueen barikuan egindako aurkezpenean Bermeoko Gure Esku Dagok. Data garrantzitsu bat nabarmendu zuten, ekainaren 21a, hain zuzen. Egun horretara begira, 3.000 herritarren laguntza beharko dutela aipatu zuten.
Ekainaren 21ean, «etorkizunaren jostunak bihurtuko gara» esan zuten. Egun horretan hainbat herritan jasotako atxikimenduez osatutako hautetsontzi erraldoia egiteko eman beharreko pausoen berri eman zieten bertaratutakoei.
Hautetsontzi erraldoi hori oihalekin bete beharko da. Oihal bakoitza 20 zatitan banatuko da eta herritarrek gura dutenarekin bete ahalko dute bere zatia: «hitz bat, esaldi bat, marrazki bat…bakoitzak gura duena eta bakarka zein taldeka bete daiteke». Bermeon, 150 oihal betetzeko erronka jarri dute, hortaz, 3.000 lagunen parte hartzea eskatzen du, «pertsona batek ezin dezake bi oihal zati hartu».
Oihal zati bat hartzen duen herritarrak, bestalde, saretu txartela jasoko du. Parte hartu gura duenak Kabidxera hurbildu beharko du eguenetan eta barikuetan 18:30eatik 20:30eara edota zapatuetan 12:30eatik 14:00etara.
Barikuko aurkezpena
Jostunak dokumentala ikusten amaitu zuten.