
Barikuko partida
Sailkapeneko azken taldearen aurka jokatu arren, Gernika Bizkaia saskibaloi taldeko neskek ez dute lortu garaipenik asteburu honetan. Caceresen (Extremadura, Espainia) izan zen Al Qazeresen aurkako norgehiagoka, barikuan. Gernikarrek indartsu hasi zuten partida, baina ez zuten defentsan asmatu, eta aurkariek probetxua atera zioten egoerari. 78-66 amaitu zen partida.