Konpositezko protesi hibrido berriak
Orain arte inplanteen gaineko protesi hibrido finkoak erretxinezkoak ziren zeramikazko haginekin, edo akrilikoak. Kasu horietan, barruko egitura kromo-kobaltozkoak ziren. Protesi horiek haginetako inplanteetara torlojotuta doaz, eta haginik gabeko pazi...
Baina, sarritan, protesi horien erretxinean hausturak agertzen ziren, batez ere, paziente bruxisten kasuan. Baina orain protesi hibrido horiek material konposite baten gainean egin daitezke. Konposite hori askoz ere elastikoagoa da, eta berorren konponketa hortz klinikan bertan egin daiteke, protesi osoa laborategian aldatu behar izan gabe.
Inplanteen gaineko konpositezko protesi hibrido berriek plastikotasun handiagoa daukate; ez dira ohiko erretxina bezain hauskorrak, eta, gainera, hobeto heltzen diete haginei, hagin artifizialekin bateragarriagoa delako materiala eta batuketa kimikoa egonkorragoa delako. Hala ere, lo dauden artean babeserako goma-antzeko ferula bat erabiltzeko aholkatzen diegu bruxismoa daukaten pazienteei.
Konpositezko protesi hibrido berrien haustura txikiak dentistak berak konpon ditzake, material bera erabiliz, eta laborategira bidali gabe. Dena den, konpositeak erretxin akrilikoak baino elastikotasun handiagoa daukanez, hausturak gutxiago dira.
Aurrerapen horiek guztiak Ekoden-en eskaintzen ditugu. Informazio gehiagorako, Durangoko Arkotxa kaleko 4an aurkituko gaituzu, edo 94-621 78 22 telefono zenbakira deituta.