Bihar, etxean jokatuko du Gernikak, eta Beasainen Bermeok
Joan den asteko derbiaren ostean, partida berriak jokatu beharko dituzte bertoko futbol taldeek. Hirugarren mailan jokatzen duten talde biek, Bermeok zein Gernikak, zapatuan lehiatu beharko dute 2014-1015 denboraldiko 29. jardunaldia.
Gernikarrek etxean jokatuko dute Zallakoen aurka; bihar, 18:00etan, Urbietan. Bermeotarrek, berriz, Beasainera joan beharko dute, bertako taldearen aurka lehiatzeko, bihar, 17:00etan.
Sailkapen orokorrean hirugarren postuan dira gernikarrak 52 puntugaz, eta hamar postu beherago kokatuta daude kostaldekoak, 35 puntugaz. Zalla eta Beasain taldeak, ostera, laugarren eta seigarren dira, hurrenez hurren.