Telefono mugikorrarekin bideo grabazioak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute Mundakan
Hain zuzen ere, 13 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa dela azaldu dute Mundakako Udaletik. Parte hartzaileek telefono mugikorrekin bideo grabazioak eta muntaiak egiten ikasi ahalko dute ikastaroan.
Martxoaren 30ean eta 31n, eta apirilaren 1ean izango da aipatu ikastaroa. Hala ere, parte hartu gura dutenek aurretiaz eman beharko dute izena. Barikua, martxoaren 13a, izango dute horretarako azken eguna. Ikastaroa egin ahal izateko, gutxienez, 10 lagunek eman beharko dute izena, eta plazak mugatuak direla jakinarazi dute udaletik.
Ikastaroa Tribisarrospeko Gazteria lokalean eskainiko dute ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara eta parte hartzaile bakoitzak bere telefono mugikorra eroan beharko duela zehaztu dute.