Allende Salazar ikastetxeko LH 6. mailako ikasleak
La Caixa fundazioaren ekimenez, planetariuma ipini dute ikastetxe horretako ginasioan. Dagoeneko ikasleen 42 talde izan dira bisitan, baina, guztira, 70 bat talde izango dira neguko konstelazioa erakusten duen globo barrura sartuko direnak. Guztira, 1.500 ikasle inguruk izango dute, barikura bitartean, neguako urtaroaren sorrera ezagutzeko aukera. San Fidel ikastolako 8 talde izan dira planetariuma ikusten (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara); Barrutialde insitututuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi talde izan dira gaur bertan, baita Allende Salazarreko LH 6. mailako talde bat ere. Bihar eta etzi Seber Altube ikastolako umekak hartuko dituzte; Lehen Hezkuntzako taldeak izango dira neguko konstelazioari buruzko informazioa hartuko dutenak.
Ekimen horrekin, nagusienek ikasgeletan ikasitakoa indartzeko aukera izango dutela azaldu dute Allende Salazar ikastetxeko arduradunek, eta txikienen kasuan, jakinmina suspertzea dute helburu.