Akelarre, Tapia eta Leturia Band edo Fito & Fitipaldis bezalako taldeetako gitarra jotzailea izan da, eta Busturialdeak eman duen musikaririk onenetakoa dela diote musikan adituek. Era berean, hainbat musikari eta musika taldererekin ere kolaboratu izan du: Platero y Tu, Extrechinato y Tu, Extremoduro, Gatibu… Hala nola, Gernika-Lumoko hainbat musika talderekin ere. Ibilbide luzea izan du musikaren munduan, eta horri buruz aritzeko parada izan zuten hainbat lagunek atzo, Astran, Lekuek Festibalaren barruan. Solasaldiaren ostean, kontzertu laburra eman zuen Batizek, Jorge Etxebarrieta ‘Txortx’ eta Gatibu taldeko bateria-jole Gaizka Salazarren laguntzarekin.
Domekan hasi zan Gernika-Lumon Lekuek Festibala, eta hurrengo domekara bitartean, ekitaldiz beteriko eskaintza musikala dakar jaialdiak. Egiataraua, hemen.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.