habi-kutxak eta janlekuak ipini dituzte
Hegaztiak elikatzeko janlekuak eta habi-kutxak ipini dituzteLurgorrin, Lurgorriko auzo elkarteak bultzatuta. Inguruan bizi diren hegaztien inguruko ezagutza bultzatzeko Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek garatu duen Inguruko hegaztiak proiektuagaz bat egin dute. Zapatu goizean Urdaibai Bird Center bisitatu zuten, umeekin, eta txorientzako jantokiak prestatu zituzten. Gero, janleku horiek eta habi-kutxak ipini zituzten Lurgorrin. Hala, hegaztiei lagundu gura diete; izan ere, neguak elikagaiak lortzeko arazoak izaten dituzte. Urdaibai Bird Centerreko adituen arabera, Inguruko hegaztiak proiektuak bi helburu ditu: hegaztiei laguntzea, inguru hurbilean elikatzeko aukera eskainiz (eta negua errazago igarotzeko aukera eman, horrela); eta beraiei buruz ikasi, behaketaren bitartez hobeto ezagutzeko eta identifikatzeko gai izan.