Ibarrangelutik Matxitxakora so
Azken zortzi urtetan egin ohi bezala, aurten ere, Matxitxakoko itsas batailan parte hartu zuten arrantzale eta marinelak izan dituzte gogoan Ibarrangeluko Akorda auzoan; hain zuzen, Bou Nabarrako Juan Telletxearen omenez jarritako monolitoaren parean. Matxitxakoko itsas gudari horiek herriko historian kokatzeko ekitaldia egiten dute urtez urte; hartara, «belaunaldi berriei batailan gertatukoaren berri emateko, eta orduko marinelek guda irabazi zutela gogorarazteko».