Herriko auzoak eta horietan dauden ezaugarriak ezagutara eman asmoz, Bermeoko Sollube 707 mendizale taldeak auzotik auzora ibilaldia antolatu du domekarako.
09:00etan, Jose Antonio Erauzkin (Artike) enparantzan jarri dute hitzordua. Handik Agirre auzorako bidea hartuko dute eta San Pelaion amaituko dute domekako ibilbidea, guztira, 9 kilometro. Buelta, berriz, autobusean egingo dutela azaldu dute, Eneperi jatetxearen aurrean egongo da horien zain.
Apirilean, herriko beste auzo batzuk ezagutzeko ibilaldia antolatuko dutela azaldu dute antolatzaileek, eta hirugarren bat ere egingo dutela diote, baina irailean izango dela aipatuta.