Lurbizi proiektua aurkeztuko dute bihar, Bermeon
Eskualdeko Enplegu Planaren baitan, Busturialdeko 20 udalerriek garatutako proiektua da Lurbizi. Eskualdeko beste zenbait herritan proiektuaren nondik norakoak azaldu ostean, bihar Bermeon emango dituzte azalpenak, Gizarte eta Kultura Etxean, 19:30ean.
Lurbizi proiektuaren helburua eskualdeko lehenengo sektorea indarberritzea eta Tokiko Elikadura Sistema Iraunkorra berreskuratzea da. Bihar Bermeon egingo duten aurkezpenean, kostaldeko herriko ekoizleak eta kontsumitzaileak batu gura dituzte, eta guztien artean, lehenengo sektorearen egungo egoerari konponbidea bilatzen ahaleginduko dira.
Lurbizi proiektuaren lehenengo fasea lantzen ari dira. Horretan, lehenengo sektorearen diagnostikoa egiten ari dira. Horrez gain, elikagaien ekoizpena eta kontsumoa neurtzea, eskualdeko lur-fondoa sortzea, transformazio planta baten beharra aztertzea eta nekazaritza eta abeltzaintzan aholkularitza teknikoa eskaintzea da beraien betebeharra.