Iazko azoka
Barikuan zabalduko ditu ateak Bermeoko Liburu eta Disko Azokak, eta martxoaren 15era bitartean bisitatu ahalko da, ohi legez, Lameran. Antolatzailek jakinarazi dutenez, aurten, hamabost salmahai izango ditu azokak. Bertaratutakoek euskal eta erdal berritasunak aurkitu ahalko dituzte.
Irakurzaletasuna bultzatu asmoz, «azken eleberriak ezagutzera ematea eta liburua protagonista bilakatzea», ditu helburu Bermeoko Liburu eta Disko azokak. Hala, hainbat gai izango dira aukeran: haur eta gazte literatura, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa eta euskal diskogintza, besteren artean. Euskal berritasunek, gainera, bai liburuek zein diskoek %10eko beherapena izango dutela azaldu dute antolatzaileek.
Azokaren baitan,gainera,
Euskal Aldizkaria erakusketa bisitatu ahalko dute herritarrek. Bestalde, zenbait idazle ere hurbilduko dira Bermeora. Hala, martxoaren 12an, eguenean, Unai Elorriaga idazlearekin solasaldia izango da udal liburutegian, 19:00etan. Idazlearen
Iazko hezurrak liburuaz mintzatuko dira horretan.
Martxoaren 14an, zapatuan, berriz, 19:00etatik aurrera, J. Javier Abasolo eta Jon Arretxe idazleak izango dira azokan. Abasolo
Una del oeste bere liburua sinatzen, eta Arretxe
Hutsaren itzalak.
Lamerako salmahaiak goizez zein arratsaldez zabalik izango dira 11:30eatik 13:00eara eta 16:30eatik 20:00etara, hain zuzen.