Egaña eta Lizaso, iaz Mendatan bertan egindako bertso afarian
Udalak eta Artape tabernak antolatuta, zapatuan puntako bertsolari birekin bertso afaria egingo dute Mendatan. Hain zuzen, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso gonbidatu dituzte zapatu gaua alaitzeko.
21:00etan izango da afaria, Artape tabernan, eta txartelak aldez aurretik erosi behar dira. Joan gura duenak Idatze Etxeko dendara edo Artape tabernara jo beharko du, eta 25 euro ordaindu. Eguena da horretarako azken eguna.
Bertso afariaren inguruko informazio gehiagorako Idatze Etxera (94-625 72 04) edo Artape tabernara (94-625 13 79) dei daiteke.