Gernika Bizkaia eta Prometeren arteko partida
Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak etxetik kanpo jokatuko du 20. jardunaldiko partida. Oraingoan, Herrialde Katalanetara doaz gernikarrak, Spar Citylift Girona izango baitute aurkari domekan, 18:00etan. Mario Lopez entrenatzaileak esan duenez, “galtzeko gutxi” daukate. “Ez daukagu ezertarako derrigortasunik, egin behar dugun bakarra aurkariei oztopoak jartzea eta emaitza positibo bat lortzen saiatzea baita. Taldeak ez dauka galtzeko ezer, baina irabaztea bai izango litzatekeela oso garrantzitsua”.
Hurrengo bi emaitzek taldearen azken helburua finkatuko dutela nabarmendu du Lopezek, eta baikor dago, sasoi onean ikusten baititu jokalariak. “Tonu onarekin dago taldea, nahiz eta azken bi asteetan ez dugun hamar jokalarirekin entrenatu”. Lopezek dioenez, erasoetan erabaki onak hartzen asmatu dute, eta era askotan lortu dituzte puntuak.
Zazpi partida falta dira liga amaitzeko, eta horietako bakoitzean talde guztiek daukatela asko jokoan deritzo Gernika Bizkaiako entrenatzaileak.