Sukaldaritza osasuntsuaz mintzatuko da Antonio Palomar, Mundakan
Antonio Palomarrek idatzitako alimentacion intelegente, cocina saludable liburua aurkeztuko dute bihar Mundakako Jose Maria Etxeita udal liburutegian.
Medikua da Palomar, baita osasun-dibulgatzailea ere. Azken hogei urteetan elikadurari eta osasun-hezkuntzari buruzko hitzaldiak eta ikastaroak antolatzen ibili da. Atseden-etxeetan eta osasun-eskoletan aholkulari ibiltzen da baita ere, eta alfabetizazio emozionalaren inguruko lantegiak ere zuzentzen ditu 1988. urtetik.
Mundakara, baina, berak idatzitako alimentacion intelegente, cocina saludable liburuari buruzkoa azalpenak emateko hurbilduko da. Liburu horretan metodo onenak aztertzen ditu eta ongarri, nahasketa eta material hoberenak zeintzuk diren ere azaltzen ditu. Era berean, ekidin beharreko produktuak zientzuk diren ere azaltzen ditu. Hala, liburuan zentzuzko zein sukaldaritza osasuntzuaz ari da Palomar.