Muruetako taldea, artxiboko irudian. Argazkilaria: Txebi Arriaga
Euskadiko sokatira txapelketako 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan Busturialdeko bi taldek: Muruetak eta Sokarrolak. Bilboko La Casillan izan zen saioa, eta Ezpeletako (Lapurdi) Ñapurrak taldea nagusitu zen. Eskualdekoei dagokienez, Muruetak bigarren egin zuen, eta bosgarren Sokarrolak. Finala zapatuan jokatuko dute, 17:00etan, Erandioko kiroldegian.
Otsailaren 14an izan zuten 600 kiloko lehenengo jardunaldia, Adunan, eta orduko hartan ere Ñapurrak nagusitu zen. Ibarra (Gipuzkoa) izan zen bigarren; eta, hurrenez hurren, hirugarren eta laugarren gelditu ziren Murueta eta Sokarrola, azken hori Beti Gazterekin berdinduta. Abadiñok eta Berriozarrek ere berdindu egin zuten azken bi postuen lehian.
600 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia, esan bezala, datorren zapatuan jokatuko dute, baina 560 kiloko kategorian jardunaldi bakarra izango da. Hain zuzen ere, Ezpeletan (Lapurdi) izango da kategoria horretako saioa, martxoaren 7an, zapatuz. Kasu horretan, Sokarrolarekin batera, Beti Gazte, Berriozar, Ñapurrak, Ibarra eta Txantrea lehiatuko dira kategoria arinenean.
2. saioko sailkapena:
- Ñapurrak
- Murueta
- Ibarra
- Beti Gazte
- Sokarrola
- Abadiño
- Berriozar