Olatuak Bermeon, gaur goizean/Olaia Zabalondo
Itsas denboralea iragarri dute gaurko ere. Euskalmetek jakitera eman duenez, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 6-7ko indarrarekin, eta horrek itsaso zakarra edo itsaso oso zakarra eragingo du. Bermeon, olatuak handiak dira gaur goizean, eta olatu-horma gainditzen dute. Hala ere, aparteko arazorik ez dute sortu, oraingoz.
Dena den, Bermeoko Udalak badaezpadako neurriak hartu ditu: Olatu-hormarako sarrera itxi egin du, eta Udaltzaingoa eta Herri Babesa ari dira ingurua zaintzen. Horrz gain, abisua eman die portuko herritar eta tabernariei, beraiek ere neurriak har ditzaten, badaezpada. Zenbait ontzi Deustuko kanalera eraman zituzten atzo.
Arratsalde partean, baina, egoerak okerrera gin dezakeela esan du Euskalmete; batz ere, iluntzean, mareak gora egiten duenean (20:30ak aldera). 7 metrorainoko olatuak sor daitezke. Trumoia eta txingorra ere botako duela azaldu du meteorologia agentziak.
-