Euskaraz berba egiteko tailerra egingo du bihar Erroxape Elkarteak
Euskararen erabileraz arduratuta, Erroxape Bermeoko Emakumeen elkarteak euskaraz berba egiteko tailer bat antolatu du. Biharko jarri dute hitzordua, 18:30ean, Erroxape elkarteak Erreten parkean duen egoitzan.
Euskarak bizi duen egoeraz mintzatuko dira batetik, eta bestetik, «askok duten lotsa» kenduta euskaraz berba egingo dute. «Taldeko kideen artean ere euskararen erabilera zabaltzeko asmoz antolatu dugu gaurko tailerra», diote elkarteko arduradunek. Hala ere, elkarteko kideak ez ezik, edozein herritar hurbildu daiteke tailerrera.