Prometeren aurkako partida. Argazkilaria: Txebi Arriaga
Gernika Bizkaia taldeko neskek nagusitasunez irabazi dute Prometeren aurkako partida (95-65). Garaipen horrek, gainera, play-off postuetan sartzeko balio izan die Mario Lopezen neskei, sailkapen orokorrean laugarren kokatu baitira. Titulua lortzeko aukera, beraz, gero eta hurbilago Gernika Bizkaiak.
Maloste bete zuten zaletuek ikuskizun politaz gozatu ahal izan zuten, ondo baino hobeto jokatu baitzuten gernikarrek. Gernika-Lumoko taldea jokoaren ia parametro guztietan aritu zen nagusitasunez, eta arin hasi zen markagailuan abantaila hartzen eta Prometerekiko aldea handitzen.
Hamabigarren garaipena
Errioxako taldeak ez zuen etsi, eta alertan egotera behartu zuen Gernika Bizkaia. Ahalegin hori, ordea, ez zen nahikoa izan, bikain aritu baitziren gernikarrak, hamabigarren garaipena bere eginez.
20 jardunaldian Spar Citylift Gironaren aurka ariko da Gernika Bizkaia. Etxetik kanpo jokatuko du, datorren domekan.
-