Osasunsarearen aurkezpena, 2013ko martxoan
2013ko martxoan aurkezpena egin zutenetik hona egindako lana, eta behar horretan parte hartu dutenen proposamenak jasoko ditu Osasunsareak biharko batzar irekian. Udalerrian bultzatu beharreko ekimenak zehaztu gura dituzte, eta, batez ere, osasunaren astea antolatzen hasi. Martxoan egun gura dute ekimen hori, Gernika-Lumon.
Osakidetzako Eskualdeko Lehen Arreta zerbitzuak eta Bizkaiko Osasun Publikorako Zuzendariordetzak bultzatuta, udalerri eremuan planak sustatzeko proiektua aurkeztu zuten, bizitza osasungarriagoa bultzatu asmoz. Horretarako, baina, herritarrek euren osasunaren kudeaketan parte hartzea ezinbestekotzat jo zuten. Hala, osasun munduan diharduten agente guztiak harremanetan jarri, eta 2013-2020 Osasun Plana aintzat hartuta, esperientzia pilotua abiarazi dute Gernika-Lumon.
2013an eman zuten Osasunsarearen berri, eta egoeraren diagnostikoaren azalpena eman, eta ekiteko lehentasunezko bi eremu finkatu zituzten: elikadura eta jarduera fisikoa haurtzaroan, eta, zahartze aktiboa.