Bizkaiko txapeldunak, Angel Aboitiz eta Aitor Okamika bedaronarrak. Argazkia: EHko Mus Txapelketa
Asteburuan jokatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialde mailako finalak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Lapurdin, eta Bizkaitik jokatu zuten 28 bikoteren artean nagusitu zen Eako bikotea.
Busturialdeko bi bikotek hartu zuten parte Bizkaiko finaletan eta Bermeo finaletik kanpo gelditu bada ere, bedaronarrak garaipena lortu zuten, eta martxoaren 7an Lekeition jokatuko den finalean egongo dira.
ZAZPI HERRIALDETAKO TXAPELDUNAK
ARABAko txapeldunak: JUAN CARLOS BOLINAGA – JUANMA BALLEJO amurrioarrak.
GIPUZKOAko txapeldunak IÑAKI CRUZ – JOSEBA IRIZAR urretxuarrak.
NAFARROA GARAIko txapeldunak: IDOIA AUZA – MIGUEL LOIDI jauntsaratstarrak.
BIZKAIAko txapeldunak:LUIS ANGEL ABOITIZ – AITOR OKAMIKA bedaronarrak.
LAPURDIko txapeldunak: LADEVEZE – IRRIGOTEN lekornearrak.
BEHE NAFARROAko txapeldunak: IBAROLA -IBAROLA bidarraitarrak.
ZUBEROAko txapeldunak: ARRICAU Mikael -SALLABERENBORDE urdiñarbearrak.